vendredi 25 décembre 2009

DENBORA.

Goizeko 7ak: atearen irekiera.
7:30ak (asteartea, osteguna edo larunbata bada soilik) dutxa.
10 minutu.
Turnoaren arabera
eta lehena tokatuz gero, goizeko 8etan patioa.
Bigarren turnoa 10etan.
Ordu bete eta 30 minutu zirkuluan bueltaka.
11:30etan bazkaria.
12:30etan ateak ongi itxiak daudela ziurtatu ondoren funtzionarioa badoa.

Txakur aldaketa.

13etan arratseko funtzionarioaren erronda. "Bonjour".
Lehen turnoa izan ezkero 14etan patioa,
bigarrena 16etan.
Ordu bete eta 30 minutu
bueltaka, bueltaka, bueltaka.
Arratseko 15etan korreoa.
Postontzia, hutsik dagoen kabia herdoildua.
17:30etan afaria.
18:30etan arratseko funtzionarioa badoa.

Txakur aldaketa.

Erlojuaren orratzetatik urkatu gaituzte.
orduek haragia urratzen didate,
minutuek bihotza zatitu.
Tik-tak, tik-tak.
Segundu bakoitza
arantza bat
erraietan.

Denbora libratu behar dugu.
arantzak erauzi,
bihotz zatiak kolatu
Haragia josi,
urkatzen gaituen soka moztu.
denbora libratu.
Aztikerixek eitteko astixe jarein.

Aucun commentaire: