vendredi 25 décembre 2009

Bisita ondorengo hezetasunean.

Ziega barruan, bakarrik nagoela, agur esan berri diodan lagunaren presentzia are gehiago nabaritzen dut. Bere argazkiei begira, bere usaina arropetan,... Bisitan eman eta jasotako laztanen akorduan, apurka-apurka nere sexua duela ixtante bat lokutorioan gertatu bezalaxe berriz tenkatzen ari dela sentitu dezaket. Bertan hasitakoa hemen bukatu beharra oihukatzen ari da. Prakak erantsi ditut, galtzontziloak, biluzik geratu naiz berriz, baina miaketan ez bezala oraingo honetan plazer hutsez, kamiseta soinean utzi dut, laztantzen naizen bitartean lagunaren usaina sentitzeko. Komunean eserita, bertako atexka itxi dut, giroa pixkat ilundu eta intimitate gehiagoren bila. Eskua xaboiz hezetu dut gero, hala sexuan gora eta behera errazago labaindu dadin. Gorputz osora zabaldu den sentstzio eztia. Begiak itxita lagunaren gorputza erraztasun harrigarriz irudika dezaket. Lokutorioan, ferekatu dudan sexuko hileak nere hatzen artean nola kiribiltzen diren nabari dezaket. Irudia nere buruan zehazten doan erritmo berean, puzten doa nere zakila. Ordu erdi lehenago eku artean izan ditudan ipurmasailak, haren titiburu gogortuak,... Gorputzeko berotasunak irudimena dantzan jarri dit eta lokutorioa aspaldi utzi dugu, bere gelako ohean agertzeko. Nere mingaina laztanaren kobatxoan nola jostatzen den imaginatze hutsaz, gorputz osoa dardarka jarri zait. Astiro-astiro gorantza noa, bere bulartxoak nere ezpainekin bildu arte. Haren lepoari bisita txiki bat egin ondoren, gure mingainek elkarren ezpainetan topo egin dute. Elkarren ahotik egarri haundiz edaten hasi garen ixtant berean hondoratu da lehertzear dagoen nere zakila bere aluan barna. Elkarren erritmoan hasi gara, dantza ezti batean elkarren gorputzak bilduz, atzera-aurrera, lehenengo lasai eta gero erritmo azkarrago batean. Atzera eta aurrera. Atzera eta... Nere arnasestua (edo biona da ?) entzun liteke mugimendu etengabean. Apurka-apurka, zakilean gora doan hazia nabaritu dezaket. Eta plazerez betetako bere irrifarra ikusi dudan ixtant berean lehertu naiz, haziaren epeltasuna eskuan nabari dezaket, gorputz osoa halako lasaitzasun gozo abtean murgildu da... Begiak ireki ditut, komuneko iluntasuna, ziegaren komuneko iluntasuna, ziegaren iluntasuna eta hala ere bisitak utzitako arrastoa, sexuaren plazerra, ausentziari gain hartu dion laztanaren presentzia.

Sexua ere mugatua dugun inguruotan, plazer hartze bakartia bakardadearen aurkako sabotaia ekintza da, grina piztu digun hura gure larru artera dakarkigun bultzada. Sexualitaterik gabeko izate inhumano nahi gaituzte, eta guk larru azalaren berotasun eztia aldarrikatzen dugu. Kerubin asexuatuak baino, zerua saltoz harzteko prest dagoen deabru eta sorgin koadrila.

Hodei guztien azpitik eta sasi guztien gainetik, bizi pozik eta ekin gogor borrokari... eta larruari.

Aucun commentaire: