jeudi 8 novembre 2007

Zuk ere idatziko zenuke

"Tu también cantarías
si te encontraras en un lugar como este"
Leonard Cohen

Zuk ere idatziko zenuke
zulo hontan egongo bazina.
Sarri, Lertxundi edo Izagirreren maila
sumatzera ere iritsi gabe.

Zuk ere idatziko zenuke
zulo hontan egongo bazina.
Lau lerro kaxkar
bata bestearen ondoan,
metaforatxo bat
eta bukatzeko egia literario bat.
Bakardadearen erdian
niaren bila,
lumaren atzetik.
Zuk ere idatziko zenuke.

1 commentaire:

Unknown a dit…

"You'd sing too,
if you found yourself
in a place like this..."
Aspaldiko partez ezer idatzi gabe, pozten naiz berriz hemen zarelako.